XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondoren Sung Ting-pok eraman zuen luma bat bezain arina zen mamua.

Eta horrelaxe, txandaka, ibili ziren bata bestea eramaten.

- Mamu gaztea naiz - azpimarkatu zuen Sung Ting-pok - eta horrexegatik hain zuzen ez dakit zeri dioten beldur mamuek, zer ekidin ohi duten.

- Giza txua - erantzun zuen mamuak.

Eta berriro ekin zioten bidea ibiltzeari.

Handik gutxira erreka batera iritsi ziren; Sung Ting-po atzerago geratu zen eta mamuak gurutzatu zuen batere hotsik atera gabe, Sung Ting-poren txanda iristean erreka zeharkatu zuen ura mugituz.

- Nola ba, ateratzen duzu zarata ura ikutzean? - galdegin zion mamuak.

- Hilberriok ez dugu errekak gurutzatzeko ohiturarik.

Ez zaitez haserretu nirekin.

Feria ingurura iristear zeuden eta Sung Ting-pok hartu behar zuen mamua bere gainean.

Lepo gainean jarri eta bapatean oso gogor heldu zion.

Mamua kexatu egin zen:

- E! Utz nazazu! - esan zion indar egiten zuen bitartean.

Baina Sung Ting-po azkarrago hasi zen ibiltzen.

Zuzen zuzenean abiatu zen Yûango azokara eta han lurrera bota zuen mamua.

Honek, lurra ikutzean ardi itxura hartu eta Sungek salgai jarri, gauza bera izan ziren.

Etengabeki botatzen zion txua itxura alda ez zezan.

Kobrezko 1.500 txanpon lortu zituen ardiaren salmentagatik eta bere bideari heldu zion.